Izotz txirristan behera ezin gusturago

Itziar Larrañaga Sarasola 2019ko abenduaren 26a

Abenduaren 24tik urtarrilaren 6ra bitartean egongo da Izotz txirrista Arrasateko Biteri plazan. Flotagailua ipurdi azpian jarrita, banaka zein binaka aldapan behera bota dira behin eta berriz gaztetxoak.

Euro bat ordainduta lau aldiz botatzeko aukera eskaintzen dute txirristan. Gaur eguerdian ilara luzerik itxaron gabe, ezin gusturago ibili dira hurbildu diren familiak; guraso asko ere animatu dira haurrekin batera izotz txirrista frogatzen eta lasterketak ere egin dituzte hainbatek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak