Iturbide adinekoen egoitzan dauden 104 egoiliarrek opari eta eskutitz bana jaso dute Arrasateko Udaleko ordezkarien eskuetatik. Gaur egun, gainera, 100 urtetik gorako bost emakume daude Iturbiden, eta horiek ere jaso dute Udalaren Gabonetako oparitxoa.
Bazkal orduan jaso dute egoiliarrek Udal ordezkarien bisita, eta eskertuta eta txaloekin jaso dute manikura egiteko eta azazkalak zaintzeko tresnen estutxea.