Correos bulegoa eraldatu dute merkataritza eredu berrira egokitzeko

Naroa Urien Berrio 2019ko abenduaren 26a

Correosen bulegoa berriztuta

Jendearen arretarako leihatila berria eta autozerbitzua dira Correosen berrikuntza lanen aldaketa aipagarrienak

Herritarrentzako zerbitzua hobetzeko erabilgarri dagoen espazioa eraberritzeko eta handitzeko lanak egin dituzte. Posta konpainiak azaldu duenez, zorua eta hormak egokitu, argiztapen berria jarri eta altzariak berriztu dira hobekuntza honetan. Gainera, jendearen arretarako leihatila berria ere sortu da.

Berrikuntza horri esker, bulegoak bere eskaintza komertziala handitu dezake, bidalketen ezaugarrien arabera ordenatuta dauden autozerbitzuko erakuskarien bidez. Horrela, liburuak, haurrentzako ipuinak, papergintza eta bidaiatzeko osagarriak eskaintzen dituzte apalategiek, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak