'Xanti Smiz' txerriari ongietorria eginda hasi dira santamasak

Aitor Agiriano Arrese 2019ko abe. 22a, 10:34

Aretxabaletako Galartza auzoko Zaloña Aurrekoa baserrikoa da, laugarren urtez, santamasetako protagonista den txerria. Portaloian aurkezpena egin eta gero, azoka eta hainbat ekitaldiz gozatzen hasi dira jada herritarrak.

Hala, Jokin Zaitegi eta Biteri etorbideko artisauen azokan 34 postu daude herritarren eskura. Bestetik, Seber Altube plazan ere, beti bezala, fruten barazkien eta herriko saltokien erakusketa eta lehiaketa gauzatuko dira. Arizmendiarreta plazan, ganadu eta hegazti feriaren guneaz gozatzeko aukera dute herritarrek.

Horretaz gain, dantzek ere protagonismo handia izango dute jai egunean zehar. Izan ere, Arrostaitz eta Lore Gazteak dantza taldeek dantza saio ezeberdinez kolorestatuko dituzte herriko kaleak. Eta, nola ez, urteroko ohitura jarraituz, txerri dantza herrikoia egingo dute Herriko plazan, 13:45etan.

Arrasateko zenbait kultura taldek, Udalak, eta Santamas Komisiñuek antolatutako egitarau zabalaz ospatzen eta gozatzen hasi dira herritarrak. Hain zuzen ere, festa eta parranda da nagusi Arrasateko kaleetan barrena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak