Altuna lurrindegiak irabazi du santamasetako erakusleiho lehiaketa

Amaia Aranegi 2019ko abe. 20a, 18:56

Santamasetako erakusleiho lehiaketako lehen saria irabazi du Altuna lurrindegiak. Bigarrena Traskilon animal dendak eta hirugarrena, berriz Belun argazkilaritza estudioak. Herritaren saria Amaia Albesek eskuratu du eta Auzoko saria, Oihal mertzeriak.

Aurtengo santamasetako erakusleiho lehiaketan 24 merkataritza-eztablezimenduk hartu dute parte. Sarituak eta sariak ondorengoak izan dira.

1. Saria: ALTUNA lurrindegia. 600€ eta garaikurra jaso ditu.

2. Saria: TRASKILON animal denda. 400€ eta garaikurra jaso ditu.

 

3. Saria: BELUN opariak eta argazkilaritza. 300€ eta garaikurra jaso ditu.

Auzoetako saria, San Andres auzoko Oihal mertzeriak eskuratu du. 300€ eta garaikurra jaso du.

Herritarren saria, 313 botoekin, Amaia Albesek irabazi du. 300€ eta garaikurra jaso du.

Guztira, 1415 herritarrek bozkatu dute eta bozketan parte hartu duten herritar saridunak–Miren Uribesalgo, Ines Cordero, Ana Martinez, Jokin Etxebarria eta Leire Iria– 100 euroko bonoa eskuratu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak