
Arrasateko gaztetxeak ere santamasetarako egitaraua prestatu du. Gaur, emanaldi akustikoak izango dira, gaueko hamarretan hasita. Ekiñe Casado ezingo da bertan izan eta bere ordez Haritz Olaeta oñatiarra izango da Idoia Asurmendi eta Asier&Liernirekin batera. Bihar, 22:30etik aurrera, herriko taldeak izango dira kontzertuak ematen: Bloom, Libertad Condicional eta Rebel Noise. Eta domekan, santamas egunean, 23:00etan hasita, Virgin Mari DJ-Set emanaldia egongo da.

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.