Haur eta gazteendako animazioa, Ibai-Arteren eskutik

Eneko Azurmendi Barrena 2019ko abe. 20a, 12:05

Abenduaren 27 eta 28an, haur eta gazteek disfrutatzeko animazioa jarriko du herriko komertzioen elkarteak Seber Altube Plazan, 11:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Abenduaren 27an, egubakoitza, etxaldeko saltarin puzgarria, etxaldeko txirrista puzgarria, zezen mekanikoa, rokodromoa eta jumping-a jarriko dituzte, eta hilaren 28an, zapatua, etxaldeko saltarin puzgarria, etxaldeko txirrista puzgarria, Bungee Run, amildegira jauzia eta jumping-a. Etorri eta disfrutatu atrakzioez.

Egun hauetan, gainera, erosketen unean Erregeetako loteria-txartelak oparituko dituzte bezeroen artean. Aurtengo zenbakia 68118 da.

Horrez gain, gogoratu gura izan dute, erosketa unean Arrasate txartela erabiliz gero, fidelizazio sistema atxikita dauden saltokietan hurrengo erosketarako deskontuak izango dituztela herritarrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak