Kultur-aniztasuna eta bizikidetzaren inguruko kontaketa izango da, "aniztasunaren aberastasunaz jabetzeko" helburua daukana, Bibliotekak, Aniztasun Sailak eta Ekin Emakumeak elkarteak antolatuta. "Gure herrietako errealitatea kultur-anitza eta eleanitza da. Aberastasun hori ezagutu eta berdintasunean oinarritutako elkarbizitza eraikitzea da eskuartean daukagun proiektuaren helburua, beti ere euskara komunikazio eta kohesiorako tresna izanik".