Ondorengo zentroetan utzi ahal izango dituzte herritarrek produktuak:
- Arrasateko ospitalea (Gesalibar, 15)
- Jose Miel Barandiaran egoitza, Durangon (Jose Miel Barandiaran kalea, 1)
- Txurdinagabarri egoitza, Txurdinagan (Bilbo, Miembro DYA Fernando Jiménez kalea)
Zentro horietan, gainera, informazio osagarria eskainiko du Aita Mennik, eta Zaporeak elkarteko materiala ere edukiko dute salgai. Horrez gain, ekarpen ekonomikoa ere egin ahal izango dute herritarrek, gero han jana erosteko.
Zaporeak elkartetik ohartarazi dutenez, zera behar dute: pasta, arroza (ahal izan ezkero, luzea), dilistak, babarrunak, garbantzuak, sardinak eta atuna latan, oliba-olioa eta kuminoa, curry eta piperbeltz zuria eta beltza bezalako espeziak.
Lesboseko egoera, kezkagarria
Aita Menniko elkartasun arduradun Egoitz Zabalak azaldu du Greziako errefuxiatuen esparruetatik iristen diren albisteak "oso kezkagarriak" direla, "beste urte batez". Honakoa gaineratu du: "Lesbos uharteko Morata esparruak 3.000 pertsona jasotzeko gaitasuna dauka, eta 17.000 pertsona bizi dira. Beste negu batez ahanzturan daude, pilatuta eta elikagai faltarekin".