Zaporeak elkarteari laguntzeko janari bilketa bihar

Eneko Azurmendi Barrena 2019ko abe. 18a, 14:28

Arizmendi Ikastolako DBHko 4. mailako bi ikaslek bilketa bat antolatu dute biharko, Zaporeak elkarteari lagundu eta Lesboseko errefuxiatuei janaria bidaltzeko. Bihar, eguena, Biteri plazan egongo dira, 09:30etik 11:00etara eta 18:00etatik 19:30era.

"Zaporeak gastronomia eta elkartasuna uztartzen dituzten proiektuak lantzen dituen elkarte bat da. Haien herrian sukaldaritzak eta gastronomiak duten indarraz baliatuta, elikadura beharra eta arazoak dituzten herrialde eta pertsonak laguntzea dituzte xede, eta gastronomia eta elkartasuna uztartzen dituzten proiektuak lantzen dituzte".

Zaporeak elkartetik ohartarazi dutenez, zera behar dute: pasta, arroza (ahal izan ezkero, luzea), dilistak, babarrunak, garbantzuak, sardinak eta atuna latan, oliba-olioa eta kuminoa, curry eta piperbeltz zuria eta beltza bezalako espeziak.

Herritarrak animatu gura izan dituzte euren ekarpena egin eta elkarteari laguntzera. "Gu gaude elkartearekin kontaktuan, beraz, gure esku geratuko litzake elikagaien garraioa", azaldu dute.

Informazio gehiagorako, 688 639 148 telefonora deitu (Maren).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak