Gabonetako artisautza azoka abenduaren 23an eta 24an egingo dute

Eneko Azurmendi Barrena 2019ko abenduaren 18a

Arrasateko Eskuartean artisau kolektiboak antolatuta, Gabonetako artisautza azoka egingo dute aurten ere; astelehenean, 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era eta martitzenean, 11:00etatik 14:00etara.

Zilarra, larrua, ilustrazioa, bitxigintza, zeramika eta abar egongo dira salgai.  "Gure eskulana bertatik bertara ezagutzeko eta Gabonetako opari bereziak eskuratzeko aukera izango da".

Bestalde, parte-hartzaileen lanen argazkiak nahi izanez gero eskuragarri dituzue Instagramen (@eskuartean_arrasate) edo Facebooken (@eskuartean).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak