Konformazio eta ebaketa lineen fabrikatzaile honetako zuzendari nagusi David Pascualekin bildu dira ordezkariok. Fagor Arrasateren esanetan, topaketa "baliagarria" izan da arduradunen artean harreman zuzena izateko eta bezero eta "hornitzaileen arteko harreman potentzialak sustatzeko erronkak eta beharrak bateratzeko".
Topaketaren ostean, esan moduan, instalazioak bisitatu dituzte, "bere jardueraren beharrak bertatik bertara ezagutzeko". Saiolanek bultzatutako ekimenaren helburua da eskualdeko enpresa txiki eta ertainekin harreman berriak aztertzea, "banaka edo elkarlanean, aurrean dituzten erronkei erantzun ahal izateko".