Indarkeria matxista kasu berri bat salatuko dute

Eneko Azurmendi Barrena 2019ko abenduaren 17a

Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguneko manifestazioa, Arrasaten.

Arrasateko Emakumeon Mundu Martxaren Arrasateko Plataformak eta PottoGorriek deituta, "eraso larri bat" salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur, martitzena, Arrasateko plazan, 19:30ean. 

Mugimendu feministak jakinarazi duenez, Arrasaten beste eraso sexista bat gertatu da egun hauetan, eta hori salatzeko elkarretaratzea deitu dute gaurko. "Eguenean jaso genuen erasoaren berri. Jipoi larria izan zen, eta emakumea ospitalera eraman behar izan zuten". Bide batez, salatuko dute Euskal Herrian aurten lau emakume hil dituela indarkeria matxistak.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak