Istripua gertatu da Garagartzan hormigoi-kamioi eta auto baten artean

Itziar Larrañaga Sarasola 2019ko abenduaren 17a

Elkar jo dute 10:15ean 4 x 4 ibilgailu batek eta hormigoi-kamioi batek. Ertzaintzak jakinarazi duenez arin zauritu dira bi gidariak eta anbulantzian artatu dituzte. Istripua Arrasateko Garagartza auzoko GI-2630 errepidean gertatu da, Atxabalpe futbol zelaitik gertu. Talkaren eraginez errepidean erregaia isuri da baina dagoeneko garbituta dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak