Arizmendi ikastolako abesbatzak saria jaso du Santo Domingon

Maialen Regueiro 2019ko abenduaren 16a

Arizmendi Gaztelupeko Abesbatzak Santo Domingo de la Calzadako XXIX. Gabon kanten txapelketan hartu du parte asteburuan eta hirugarren saria lortu dute. Txapelketan, Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa eta Burgosko beste bederatzi taldek hartu dute parte.

500 euroko saria

Txapelketan, bi gabon kantza abestu zute Arizmendi Abesbatzakoek, Neguko Mari, David Azurza konpositore tolosarrarena eta Gau ilunak ez badu Xabier Sarasola konpositore beasaindarrarena. Arrasatearrek egindako lan bikainagatik, 500 euroko saria lortu zuten. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak