16 urtetik gorako herritarrek eman ahal izango dute izena, 11:00etatik aurrera. Horretarako mahaia Legarra plazan egongo da, Ziar-Ola elkartearen ondoan.
Lasterketa 5,2 kilometrokoa izango da. Auzoko kaleetatik igaroko den zirkuituari bi bira eman beharko zaizkio proba amaitzeko. Antolakuntzak hiru sari banatuko ditu: emakume azkarrenari, gizon azkarrenari eta mozorro onenari.