Zabaleta eta Etxaniz nagusi mistoan, eta Aranes eta Vallego, berriz, gizonetan

Eneko Azurmendi Barrena 2019ko abenduaren 16a

Atzo, domeka, jokatu zituzten Santamasetako padel txapelketako bi finalak. Kategoria mistoko finala nahiko estua izan zen, eta gizonezkoetan alde handiagoarekin irabazi zuten garaileek.

Kategoria mistoan, Amaia Zabaleta eta Juan Luis Etxaniz izan ziren garaile, Maitane Roa eta  Mikel Mondragonen aurka (6-4/6-4).

Gizonezkoetan, berriz, Jorge Aranesek eta Patxi Vallejok errazago menderatu zituzten Aitor Magallanes eta Mikel Larrea (6-4/6-1).

Sari banaketaren ostean, luntxa egin zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak