Josu Uribarren eta Miren Josune Bikuña izan dira azkarrenak Santamas krosean

Imanol Beloki 2019ko abe. 15a, 15:43

Arrasate Kanpanzar Atletiko taldeak antolatuta, 42. Santamas krosa izan da gaur, eta azkarrenak Josu Uribarren eta Miren Josune Bikuña izan dira. Kuadrilako sailkapenean, berriz, Babarrunak taldea izan da gizonezkoen kategoriako azkarrena, eta emakumezko talde azkarrena, berriz, Oinazkarrak izan da. Parte-hartzaile kopuru handia izan da beste behin, eta eguraldia lagun, ikusle ugari izan dira Arrasateko kaleetan animoak ematen.

Arrasate Kanpanzar Atletiko Taldeak antolatuta, berrogeita bi urtez doa santamas jaien aurreko asteburuan krosa antolatzen. Ospakizun eta festa giroan, ume eta heldu asko korrikan ibiltzen dira herrian zehar, eta edizio honetan ere halaxe izan da. Helduen lasterketa aurretik, baina, haurren probak izan dira, eta aurreikusi baino gehiago animatu dira korrika egitera. "200 haur inguru izan dira goizeko lasterketetan, eta helduenean, berriz, 290 inguru batu dira. Ez nago ziur, baina, agian inoizko parte-hartze handieneko edizioa izan da. Beraz, balorazio positiboa egiten dugu", adierazi du Eukene Dorronsoro antolakuntza taldeko kideak.

Omenaldi hunkigarria

"Duela hilabete hil zen Oliver Hernandez, eta bere omemez familiakoei lore-sorta eta oroigarria eskaini diegu lasterketa aurretik minutu bateko isilunearekin batera. Antolakuntzakoekin jarri ginen harremanetan, eta arazo barik utzi digute omenalditxoa egiten…", adierazi du Jon Zuloaga korrikalari arrasatearrak.

Erlazionatuak

Santamas krosa argazkitan

Miren Arregi Amasorrain 2019 abe 15 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak