'Lehen sorospenak mendian' berbaldiak interesa piztu du

Imanol Beloki Unamuno 2019ko abe. 14a, 18:07

 Besaide Mendizale Elkarteak antolatuta Lehen sorospenak mendian izeneko berbaldia izan da gaur Kulturaten, Jokin Zaitegi gelan. Sergio Serrano izan da hizlaria, eta hiru ataletan banatu du saioa: prebentzioa, lehen sorospenak eta botikin baten antolaketa. Saiora gerturatu direnak gustura izan dira, eta interes handiarekin jarraitu dute hizlariak eman dituen argibideak.

Hiru orduko ikastaroan 20-25 pertsona batu dira, eta Sergio Serrano gustura agertu da hitzaldiak eman duenarekin. "Prebentzioaz eta lehen sorospenez hitz egin eta gero, Besaideko botikina eredu hartuta mendira goazenean zer eraman behar den aldean adierazi dut". 

Kontuan izan beharrekoak hizpide

"Ezagutza minimo bat denok dugu gure bizitza esperientziagatik, baina, gauza tekniko batzuk badira, esaterako, bihotz biriken berpizte teknika, eta horri denbora gehiago eskaini diogu, egoera zein den eta nola jokatu behar den ondo ulertzeko. Hala ere, birgogoratzeko saio izan da, eta lehen sorospenetara iritsi aurretik kontuan hartu behar diren zenbait portaera ere izan ditugu hizpide, GPS-aren garrantzia, zuhurtziaz jokatzea zenbait kasutan…".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak