Santamas pilota txapelketan lagunartean aritu dira pilotari gazteak

Imanol Beloki Unamuno 2019ko abe. 14a, 11:29

Atzo, egubakoitza, Santamas pilota txapelketako finalak jokatu zituzten Arrasate Pilota Taldeko gaztetxoek. Datozen egunetan indarrak batuz Debagoieneko herrien kontra Eskolarteko txapelketa izango dute aurretik, eta gero, Gabonetako txapelketa jokatuko dute Arrasateko pilotariek. 

Lagunarteko zenbait partida jokatu ostean, talde argazkia egin zuten. Ondoren, Arrasate Pilota Taldeko arduradunek prestaturiko mokadutxoa jateko aprobetxatu zuten. Honakoak izan ziren jokatutako partiduen emaitzak:

Nalda-Iturbe 15  Korta-Arrieta 16
Zurbano-Badiola 8  Menocal-D.Zubia 16
A.Urien-Moledo 14  Orue-Suarez 16
Hurtado-Alberdi 16  J.Zubia-Zalama 5
A.Martin-Acha 16  Etxabe-L.Martin 14
Kerejeta-Urkia 12  I.Urin-Rodriguez 16
U.Garitaonaindia-Belar 16  Madina-Garcia 12
Barandiaran 12  Zumalde 9 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak