Arrasateko autobus gordelekuan izandako lur-jausiak kalteak eragin ditu bost ibilgailutan

Itziar Larrañaga Sarasola 2019ko abenduaren 13a

Arrasateko udalak jakitera eman duenez, Kataide industriagune parean dagoen autobus gordelekuan, mendiko lurra gainera etorri da. Ondorioz, bertan aparkatuta zeuden Herribuseko bi autobusek –bata guztiz estali du lurrak–, Leintzeko batek eta Lurraldebuseko beste bik kalteak izan dituzte eta zerbitzuz kanpo daude. 

Autobus zerbitzurik ez da bertan behera geratu, baina Pesak jakinarazi du hainbat lineatako zerbitzuek atzerapenak dituztela; baina gaurko egunean zehar atzerapenak egon daitezkeela ohartarazi dute. Zerbitzurik bertan behera geratu ez dadin langileen berrantolaketa egin dute gaur goizaldean.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak