"Ahalegin handiz prestatzen dute kontzertu hau, beren onena emateko arrazoi zintzo honengatik: besteei laguntzea", azaldu dute Harreman gobernuz kanpoko erakundeko kideek.
Harremanek "ezinbestekotzat" jotzen du bazkide erakartze-kanpaina abian jartzea, "mundu honetako pertsona askori laguntzeko nahiak bultzatuta". Pertsona onek "hau eta askoz ere gehiago" egin dezaketela uste dute. "Laguntzeak denoi dakarzkigu onurak; laguntza jasotzen dutenei beraiei, baina areago, giza eta gizarte-laguntza hau ematen dutenei ere".
Hori dela eta, gobernuz kanpoko erakundeari ekarpena egiteko bideak eman gura izan dituzte.
Kontu korronteak:
Laboral kutxa: ES23 3035 0001 50 0010042825
Kutxabank : ES95 2095 5055 51 1061985981
"Bide batez, gure eskerrik beroena eman nahi diegu lagundu digutenei. Gabon zoriontsuak opa dizkizuegu guztioi eta datorren urtea ona izan dadila guztiontzat".
Informazio gehiago, euren webgunean: www.harreman.net