Arrasateko Udaleko langileek elkarretaratzeak egingo dituzte abenduan eta urtarrilean

Eneko Azurmendi Barrena 2019ko abe. 12a, 11:53

"Borroka dinamika bat hasi dugu, udal gobernuari eskatzeko gure lan baldintzak negoziatu nahi ditugula; gobernuaren partetik ezetza baino ez dugu jaso", azaldu dute. Datorren eguaztenean ere, hilak 18, elkarretaratzea egingo dute plazan, 12:00etan.

Arrasateko Udaleko langileek "borroka dinamika" bat jarri dute martxan, udal gobernuarekin euren lan baldintzak negoziatzeko. "Enpresa Komitetik Negoziazio Mahaira eraman ditugun proposamen zehatzen eta argudioen aurrean, gobernuaren partetik ezetza baino ez dugu jaso; negoziazio mahaiak deitzen dituzte negoziatzeko inolako asmorik eduki gabe, ez dutelako negoziazio marko hau aintzat hartzen", diote.

Hori dela eta, elkarretaratzea egin dute asteon, udaletxean, euskaltegian eta gizarte zerbitzuetan, eta beste hiru ere badituzte aurreikusita: datorren eguaztenean, urtarrilaren 8an eta 15ean –guztietan 12:00etan–. Horrez gain, abenduko osoko bilkuran ere egon ziren protesta egiten eta urtarrilekora joateko asmoa ere badute, "gauzak ez badira aldatzen". Azkenik, euren lan lekuetan kartelak jarrita dituzte, egoera salatzeko.

Euskaltegian egindako elkarretaratzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak