Greba Batzordea sortu gura dute Arrasaten, greba orokorraren harira

Eneko Azurmendi Barrena 2019ko abe. 11a, 17:07

Urtarrilaren 30an greba orokorrerako deialdia egin du 200 eragile sozial eta sindikal batzen dituen Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak eta horren harira, Arrasaten Greba Batzordea osatu nahi dute. Horretarako, bilera bat egingo dute, abenduaren 18an.

Kulturateko Loramendi gelan egingo dute bilera, datorren eguaztenean, 18:30ean, eta herritar guztiei egin diete gerturatzeko deia.

Honako idatzia kaleratu du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak:

Hego Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduak bi urte daramatza pentsio duinen alde astero mobilizatzen; bide horretan, pentsioen eremuaz gaindi, modu zabalagoan "planto" egiteko beharra plazaratu dute, euren aldarrietatik harago joateko asmoz.

Gauzak horrela, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatzen dugun eragileok erabaki dugu krisiaren aitzakian azken hamarkadetan azkartu den lan eta bizi baldintzen prekarizazioari mugak jartzea. Lan baldintza, pentsio eta bizitza duinak bermatuko dituzten neurrien aldeko mobilizazio dinamika abiatzea adostu dugu.

Dinamika honen mugarria izango da datorren urtarrilaren 30ean deitu dugun greba orokorra. Enplegu greba, zaintza greba, pentsiodun, ikasle eta langabeen greba izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak