Bizkaiko talde gaztea eta berria da Sua, bi neska eta bi mutil. Aurtengo Gaztea Maketa Lehiaketa irabazi dute eta orain lan berria kaleratu dute: Ordu beltzak. Sorpresa da Euskal Herriko musika eszenan. Euskaraz eta ingelesez abesten du Ane Barrenetxea abeslariak, aurrez Dekot taldean ibilitakoak. Musika estiloari dagokionez, post-rockaren eraginak ditu Suak, 90eko hamarkadako ukituak, eta baita elektronika apur bat ere.