Herri bazkaria aurten ere Musakolako kiroldegian izango da eta 700 pertsonendako lekua egongo da. Txartelak, bihar, abenduaren 12an, jarriko dira salgai 20 eurotan eta aurten BAZen eskuratu ahal izango dira. Txartelaren erdiak 11:00-13:00 eta gainontzekoak 17:00-19:00. Aurten berritasun modura, pertsona bakoitzak gehienez 10 txartel erosi ahal izango ditu.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.