Egubakoitzean pilotako finalak eta domekan, padelekoak

Eneko Azurmendi Barrena 2019ko abe. 11a, 12:51

Santamasetako pilota eta padel txapelketetako finalak jokatuko dituzte asteburuan Uarkapen eta Musakolan. Pilotako finalak egubakoitzean izango dira, 19:00etan hasita eta padelekoak, berriz, domekan, 09:30ean hasita.

Pilotako finalei dagokienez, benjamin, kimu eta infantil mailetakoak jokatuko dituzte Uarkapen, zazpi partidu guztira. Honakoak izango dira norgehiagokak:

Partiduak amaitu ostean, talde argazkia aterako dute guztiek elkarrekin, eta luntx batekin emango diote amaiera pilota jaialdiari.

Padeleko finalak, domekan

23 partidu jokatu ostean, padel txapelketako finalak domekan, hilak 15, jokatuko dituzte Musakolako kiroldegian. Kategoria mistoan sei bikotek hartu dute parte eta gizonezkoen kategorian, berriz, hamalau bikote aritu dira nor baino nor. Emakumezkoetan ez da bikoterik egon. "Emakumezkoekin arazo bat daukagu. Mistoan parte hartzen dute, baina eurek bakarrik ez dute izenik ematen. Ikastaroak ematen ditugu, eta hor ari dira hainbat emakumezko jokatzen, baina txapelketara ez dira animatzen". azaldu du Fernando Okiñak, Arrasateko Kirol Elkarteko kideak. "2016an, adibidez, bost bikotek eman zuten izena; 2017an, bi bikotek bakarrik; eta iaz eta aurten, ez da bikote bat ere egon emakumezkoetan".

Kategoria mistoko finala 09:30ean jokatuko dute: Maitane Roa eta Mikel Mondragon vs Amaia Zabaleta eta Juan Luis Etxaniz.

Gizonezkoen finala, berriz, 11:00etan jokatuko dute. Aitor Magallanes eta Mikel Larrea sailkatuta daude dagoeneko, baina finalaurreko bat geratzen da jokatzeko oraindik. Jorge Aranes eta Patxi Vallejok egubakoitz arratsaldean jokatuko dute Juan Luis Etxaniz eta Oscar Luquinen aurka.

Bestalde, kontsolazio txapelketaren finalean Iosu Mondragon eta Mikel Mondragon ariko dira Luis Heriz eta Pedro Jauregiren aurka.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak