Mozambikeko programaren inguruko testigantzak entzungai Kulturaten

Eneko Azurmendi Barrena 2019ko abe. 11a, 11:13

Fundazioak Afrikako herrialdean daukan programaren testigantzak entzun ahal izan zituzten atzo Kulturaten, Arrasate Mozambikerekin hitzaldian. Harremaneko Andoni Uribeetxeberria, Mundukideko Mari Luz Tome eta Hiruatxeko Oihana Arietalealeanizbeaskoa izan ziren hizlariak.

Lanaren balioa da ezberdin egiten gaituena izan zen saioaren lema, eta hizlariek Mozambiken bizi izandakoaren berri eman zieten Kulturateko areto nagusian batu ziren 30 herritar ingururi.

Harremaneko presidente Javier Ruiz de Munainek egin zuen hasierako aurkezpena, eta ondoren Mozambiken grabatutako bideo batzuk jarri zituzten. "Han bizi izan ditugunak eta egin ditugunak erakusteko, bideo batzuk ipini ditugu, jendeak hobeto ikus dezan", azaldu du Uribeetxeberriak. Ostean, banan-banan ekin zioten euren bizipenak kontatzeari atzoko protagonistek, bakoitzak bere ikuspegitik. "Bukatzean galdera bat edo beste egon ziren, gainera".

Adrian Lamasek ere hartu zuen hitza bukaeran, Mundukideren Afrikako programen arduradunak. Ordubete pasa iraun zuen saioak. Bukatzeko, Txorbela Otxoteak hainbat abesti eskaini zituen, eta gero luntxa egin zuten guztiek elkarrekin.

Tome, Arietalealeanizbeaskoa, Uribeetxeberria eta Ruiz de Munain.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak