Goi mailako bertsolariak Santamasetako saioan

Eneko Azurmendi Barrena 2019ko abenduaren 10a

Ane Labaka, Maialen Lujanbio, Amaia Agirre, Julio Soto, Jon Maia eta Arkaitz Estiballes ariko dira oholtza gainean abenduaren 21an, zapatua, Amaia antzokian, 20:00etan. Maite Berriozabal ariko da gai-jartzaile. Sarrerak datorren astean jarriko dituzte salgai.

Honako leku hauetan erosi ahal izango dira sarrerak: AEDn, Irati, Monte eta Jaizale tabernetan eta saioaren aurretik antzokiaren leihatilan, 10 eurotan –8 euro AEDko bazkideentzat eta 5 euro 14 urtetik beherakoentzat, soilik leihatilan–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak