Auto batek istripua izan du Kanpanzarretik Arrasatera bidean

Itziar Larrañaga Sarasola 2019ko abenduaren 9a

GI-3551 eta N-636 errepideen arteko bidegurutzea. (Argazkia: Google maps)

14:30eak inguruan gertatu da istripua GI-3551 errepideko 1. kilometroan, Kanpanzarretik Arrasaterako bidegurutzetik gertu (N-636). Ertzaintzak jakinarazi duenez, ibilgailu bakarrak izan du istripua autoa irauli ostean eta zauritu bat dago. Autoa jaso artean, Ertzaintzak bidea moztu eta trafikoa GI-627 errepidetik bideratu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak