Truke merkatua egingo dute zapatuan

Eneko Azurmendi Barrena 2019ko abe. 9a, 13:52

Biteri plazan egingo dute Txatxilipurdik antolatutako jostailuen merkatua, 11:30etik 13:30era. Aurrez, baina, aste honetan ere hiru egun jarriko dituzte jostailuak jasotzeko: bihar, etzi eta etzidamu.

Bihar eta etzidamu, herriko plazan jasoko dituzte –abenduak 10 eta 12– eta etzi, abenduak 11,  Biteri edo Zaldibarren jasoko dituzte, eguraldiaren arabera. Eguerdian 12:00etatik 13:30era Txatxilipurdi Elkartean jasoko dituzte jostailuak, eta arratsaldez berriz, aipatutako guneetan 17:00etatik 18:30era.

Zapatuan bertan ere bai

Aurten, jostailuak egunean bertan merkatura eramateko aukera eskainiko dute, berrikuntza modura. Beraz, aurrez jostailuak bilguneetara eramateko aukerarik izan ez dutenentzat azken aukera egongo da. Beti ere, momentuan egoera onean daudela ziurtatuko dute.

Aurrez jasotako txartelekin, bildu diren jostailu guztien artean, gustukoena aukeratzeko beta izango dute parte hartzaileek.

Trukeaz gain, jolastu eta sortzeko tailerra egongo da. Elementu naturalekin sortutako jokoak egongo dira jolasteko eta bestalde, naturako material ezberdina egongo da norbere sormenarekin gure dana sortzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak