Guztira, 300 parte hartzaile baino gehiago aritu dira aurten 40. aldiz egin diren Akordeoi Lehiaketetan. Duela lau hamarkadatik egiten den Gipuzkoako akordeoi lehiaketari, Nazioarteko Arrasate Hiria eta Gipuzkoako Jaialdia gehitu zaizkio, eta, hala, egun, hiru zatitan antolatzen dira lehiaketak. Aurtengoan Ratoi Radu Moldaviarrak eraman du nazioarteko lehen postua, baina parte hartzaile guztiek "maila bikaina" erakutsi dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.