Minutu erabakigarrietan joan zaio partidua MU-ri: 74-87

Mireia Bikuña 2019ko abe. 8a, 21:04

74na berdintzeko bi baloi galdu dituzte arrasatearrek, eta Pielagosek bi baloiak baliatu ditu hiruko eta biko jaurtiketa bana lortzeko. Zazpi puntuko aldea zabaldu du, eta orduan nahastu da partidua. MU-ko entrenatzaile Iñaki Ogarak epaileen erabaki bat protestatu du, eta kalera bidali dute. Kantabriarrek lau jaurtiketa libre eduki dituzte, eta ostean, baloiaren jabetza, partidua erabakita uzteko.

Iturripen jokatutako partiduan egubakoitzean galdutako partiduaren arantza atera gura zuten arrasatearrek. Baina, ezin izan dute. Oso parekatuta heldu dira laugarren tartera, eta minutu erabakigarrietan ez dute asmatu erasoko jokaldietan. Pielagosi, eraso batean, baloia alboko marratik atera zaiola eskatu du Iñaki Ogarak. Epaileek kontrakoa adierazi dute. Entrenatzailea kantxa barruraino sartu da protestarekin, eta aulkitxora itzuli denean, arbel txikia lurrera bota du. Orduan egotzi dute epaileek. Zigor horrek ematen dituen jaurtiketa libreekin eta baloi jabetzarekin hamalau puntura arte zabaldu dute abantaila kantabriarrek.

Egubakoitzean ere galdu

Abenduko zubian beste partidu bat jokatu dute arrasatearrek. Eta hori ere galdu egin dute, Urretxuren kontra, 90-81. Lehen laurdena goitik behera menderatu arren (19-28) ez ziren gai izan dinamika hori mantentzeko gainerako laurdenetan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak