1-3 galdu du Mondratek Labastidaren kontra

Julen Iriondo 2019ko abe. 7a, 22:25

Aurre egin dio Arrasateko taldeak kategoriako liderrari, eta, galtzen hasi eta gero, neurketa berdintzeko gai izan da; aurretik jartzeko hainbat aukera ere izan ditu Mondratek, baina ez ditu aprobetxatu, arabarrek bai, ostera.

Labastidak egin du lehen gola aurreneko zatian, eta etxekoek hiruzpalau aukera on izan dituzten arren, ezin golik egin. Atsedenaldira 0-1 iritsi ostean, Elizaranek egin du banakoa Mondraterentzat, eta bigarrena egiteko aukerak ere izan dituzte arrasatearrek, zutoinera botatako baloi bat, besteak beste.

Arabarrek egin dute, ordea, bigarrena, etxeko jokalari denek erasora jo eta atzea deskuidatu duten jokaldi batean, kontraerasoan. Hirugarrena ere laster egin du Labastidak, eta atezain-jokalariarekin ere saiatu arren –hiru baloi bidali dituzte zutoinera bigarren zatian–, arabarrek erakusti dute zergatik diren kategoriako lider. Azkenean, 1-3.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak