Olandixoko tunelean erreien mozketa egingo dute datozen egunetan

Maialen Regueiro 2019ko abe. 6a, 13:29
Olandixo tunela (Irudia: Google Maps)

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi du, datozen egunetan GI-2620 errepideko instalazioetan artapen lan batzuk egingo direla eta horretarako, erreiak moztuko dituztela. Abenduaren 9tik 13ra bitartean, Aramaioko noranzkoko erreia itxiko da eta abenduaren 16tik 20ra bitartean, Aretxabaletako noranzkoko erreia.

Mozketen ordutegia

Mozketak egunez egingo dira, 08:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 21:00etara bitartean. Gaueko 21:00etatik aurrera, obrak adierazteko behin-behineko seinaleak kendu eta GI-2620 errepide osoa irekiko da zirkulaziorako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak