Mus azkarren txapelketa, hamargarrenez aurten

Eneko Azurmendi Barrena 2019ko abe. 10a, 09:36

Egubakoitzean jokatuko dute hamargarren edizioa, 22:30ean hasita, Arrasateko Musakola auzoko Txinato tabernan. Txapelketa hasi baino bost minutu lehenago eman beharko da izena, lekuan bertan, eta bikote bakoitzak 40 euro ordaindu beharko du izen-ematea.

50 bikotek eman ahal izango dute izena gehienez, eta honakoak izango dira sariak:

-Irabazlearentzat: 1.000 euro, txapela, botila sorta eta bi paleta.

-Bigarren sailkatuarentzat: 500 euro, botila sorta eta bi gazta.

-Hirugarren sailkatuarentzat: 300 euro, botila sorta eta bi txorizo.

-Laugarren sailkatuarentzat: 200 euro, botila sorta eta bi saltxitxoi.

Oharra: Bikote kopurua osatzen ez bada, sariak %50-%25-%15 eta %10-etan banatuko dira.

Informazio gehiagorako, Txinato tabernara deitu: 943 79 20 95.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak