Mondrate taldeak liderra hartuko du etzi, zapatuan

Amaia Aranegi 2019ko abe. 5a, 10:43

Mondratek ligako lehen postuan dagoen La Bastida taldearen aurka jokatuko du zapatuan, 17:40ean, Musakolako kiroldegian.

Partidu zaila izango da, baina gogotsu daude Jon Zabalaren mutilak. "Liderraren aurka jokatuko dugu zapatuan eta badakigu partidu zaila izango dela. Aurreko astean ere, bigarren postuan dagoen talde indartsuaren aurka jokatu genuen eta zaila izan zen. Hala ere, konfiantza daukagu eta gogotsu gaude zapatuko partidurako", dio Jon Zabala entrenatzaileak. Etxean jokatuko dute, eta, aurreko emaitzak ikusita, irabaztea tokatzen zaie. "Etxean beti irabazi izan dugu eta kanpoan galdu. Ez dakigu zergatik gertatzen den", gaineratu du Zabalak.Orain, 16 punturekin, laugarren postuan dago Mondrate, eta, pozik egon arren, aurretik lan handia dutela dio: "Liga luzea da, oraindik denbora daukagu emaitza hobeak lortzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak