Fagor Arrasatek urrezko Bikain ziurtagiria lortu du Euskararekiko duen konpromisoagatik

Maialen Regueiro 2019ko abe. 4a, 17:06

Euskararen Kudeaketarako urrezko Bikain ziurtagiria lortu du Fagor Arrasatek "euskararen presentzia eta erabilerara indartzeko duen konpromisoagatik". Ziurtagiriak, hizkuntza kudeatzeko enpresak duen "egitura indartsua" azpimarratu du. Gauzak horrela, Fagor Arrasatek abenduaren 11an jasoko du saria Donostiako Kursaalean.

Hizkuntzen Kudeaketa Politika

Fagor Arrasateko planta guztietan zein barne prozesuetan inplementatuta daude Euskara Batzordeak finkatutako Hizkuntzen Kudeaketa Politikako irizpideak.

"Ziurtagirik altuena"

Ziurtagiri hau Eusko Jaurlaritzak ematen du, non ebaluatzaile talde batek entitateek duten euskararen normalizazio maila ebaluatzen duten erakundeen euskararen erabilera eta kudeaketa aztertu ondoren. Ziurtagiria lortzeko ebaluazio prozesu bat gauzatzen da, eta emaitzen arabera hiru mailetako ziurtagiriak ematen dira, Fagor Arrasatek lortu duena altuena izanik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak