Iazko Nobel saria eman gabe utzi zutela-eta, aurten, Suediako Akademiak bi sari eman ditu: 2018ari dagokiona Olga Tokarczuk idazle poloniarrari, eta 2019ari dagokiona Peter Handke idazle austriarrari. Beraz, Jokin Zaitegi Sariketa hau ere bikoitza izango da. Batetik, Olga Tokarczuk-en Prowadz swoj plug przez kosci umarlych eleberria itzularazteko, eta bestetik Peter Handke-ren Die Angst des Tormanns beim Elfmeter eleberria. Jokin Zaitegi itzulpen lehiaketan parte hartzeko oinarriak ezagutzeko egin klik hemen.
Jokin Zaitegi arrasatearra gogora ekartzea eta literatura unibertsala euskarazten egin zuen ahaleginari jarraitzea du helburu lehiaketa honek. Horretarako, Literaturako Nobel saria irabazitako idazlearen lan bat itzuli behar dute parte-hartzaileek.