Bi ibilgailuren arteko istripua izan da Arrasateko saihesbidean

Mirari Altube Arrese 2019ko abenduaren 2a

GI-627 errepidean, Debagoieneko ospitalerako sarrera eta Eroskiko biribilgunearen artean, bi ibilgailuren arteko talka izan da 06:15 inguruan. Zauriturik ez dela izan adierazi dute Segurtasun Sailetik. Istripuaren ondorioz, auto ilarak sortu dira eta kontu handiarekin gidatzeko gomendioa eman dute. Autoak dagoeneko erretiratu dituzte eta zirkulazioa oneratu da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak