Grupo Ulaciaren gainetik pasatu da Mondragon Unibertsitatea

Mirari Altube Arrese 2019ko abe. 1a, 20:24

Itzeleko lana egin dute MUko jokalariek Zarauzko Grupo Ulaciaren aurka jokatutako partiduan eta markagailuak ere horixe erakutsi du bukaeran: 97 eta 65. 

Gogotsu kantxaratu dira etxekoak eta halaxe jardun dute lehen zati guztian. Hala ere, defentsan akats batzuk egin eta horiek aprobetxatu dituzte aurkariek hiruko marratik sartzeko. Hori ikusita, atsedenaldian hausnartzeko gomendatu die Iñaki Ogaran Arri entrenatzaileak: "Zer hobetu daitekeen aipatu dugu eta uste dut taldeak ulertu duela". Horren ondoren, erasoan espazioak ondo ulertu dituztela adierazi du Arri-k eta zarauztarren defentsa aldaketei ondo egin diete eraso: "Hortaz, guztiz merezitako garaipena izan da".

Partiduko jokalaririk baloratuena MUko Zach amerikarra izan da 23 puntu eta 12 errebote eskuratua, eta 36ko balorazioa jaso du.

Hurrengo asteburuan bi partidu

Bolada onean jarraitzen du MUk eta horri eutsi gura diote datorren aste bukaeran dituzten bi partiduetan; egubakoitzean, Urretxun Goierriren aurka, eta domekan, etxean, Pielagosen aurka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak