Bibote solidarioen egun handia, ekintzaz josita

Xabi Gorostidi 2019ko aza. 29a, 10:14

2018ko Mondravember egunean ateratako familia argazkia

Osagai ugari izango ditu bibotea moztu aurretik bihar egingo duten Mondravember egunak: mendi irteera, haurrentzako puzgarriak eta zuzeneko musika, besteak beste. "Herritarrek Mondravember zer den jakitea lortu dugu aurten", diote taldeko kideek

Azaroa amaierara heltzen dabil, baina, bibotea 2020ko azarora arte ebaki aurretik, festa handia egingo dute bihar Mondravem-berreko lagunek.Festak osagai ugari izango ditu lapiko barruan. Eguna osasuntsu hasteko, eta bazkarirako gose pixka bat egiteko, mendi irteera egingo dute Kurtzetxikira; 08:30ean abiatuko dira, Zaldibar-tik. 12:00etan, ordea, bertso-triki poteoa hasiko dute, bazkarirako motorrak berotzen joateko. 13:00etan, ohiko familia argazkia aterako dute Herriko Plazan, eta 14:30ean, bazkaria egingo dute Montxon elkartean. "Iaz, 25 lagun batu ginen bazkaltzeko, eta aur-ten, aldiz, 52 lagunek eman dute izena dagoeneko. Hazkundea handia da, eta 2020an gehiago izateko esperantza dugu, aurten kide batzuk ezin izan baitira bazkarira etorri". 16:30an, haurrentzako puzga-rriak jarriko dituzte Seber Al-tuben, eta leku berean La Ulti-ma Bala eta Los Corcones taldeen kontzertua hasiko da, arratsal-deko zazpietan.

 

2019koa, "emankorrena"

Aurtengo ekitaldia "inoiz baino emankorragoa" izaten ari dela diote, eta egindako ekintza ko-purua da horren erakusle gar-biena. "Lehen, azaro amaierako festa egitera mugatzen ginen, baina aurten, ekintzak egin di-tugu azaroko asteburu gehiene-tan. Mondraren partidura joan ginen, baita MUren eta eskuba-loi taldeen partiduetara ere, ekintza bateratua egin genuen Bergarakoekin Elorregin... Oso pozik gaude, uste baitugu jende ia gehienak dakiela orain Mon-dravember zer den eta zein hel-buru duen", azaldu du Iban Arroiabek. Behin zapatua pasa-ta, aurten batutako diruaren berri emango dute, eta gogora-tu dute "taldeko ateak zabalik dituztela nahi dutenentzat".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak