Hona hemen Geikek helarazitako oharra, non lanpostuaren xehetasun guztiak azaltzen diren:
Arrasate mailan, Euskaraldia aurrera ateratzeko arduradun nagusia izango den pertsona baten bila gabiltza eta horretarako egin da honako lan deialdi hau. Aurkeztuko zareten hautagaiek aukeraketa prozesu batean parte hartu beharko duzue. Ondorengo hauek dira lanposturako eskatzen diren baldintzak eta lanaren beraren baldintzen eta egitekoen zehaztasun batzuk.
Perfila
Ezinbestekoak:
- Euskara maila egokia izatea (idatziz zein ahoz).
- Jendaurrean egoteko, jendearekin harremanak egiteko eta taldeak dinamizatzeko
gaitasuna izatea. - Eragiteko gaitasuna izatea (ekimena herrian zabaldu eta ekimenera jendea
erakartzeko abilezia). - Kudeaketarako gaitasuna izatea.
- Lanerako autonomia maila altua izatea.
- Ordutegi malgutasuna izatea.
- Herrikoa izatea edo Arrasateko errealitate soziala ezagutzea.
Positiboki baloratuko da:
- Herriko elkarte sarearen zein gizarte/kultura mugimenduaren errealitatearen
inguruko ezagutza izatea. - Euskalgintzan esperientzia izatea.
- Komunikazio alorreko ezagutza izatea (sare sozialak, bideoen sorrera, webguneen
kudeaketa…). - Gidabaimena eta ibilgailu propioa izatea.
- Langabezian egotea.
Funtzioak
Dinamizatzailea tokiko egitasmoaren eragile nagusia izango da. Hortaz, honako hauek izango dira bete beharreko oinarrizko lanak eta funtzioak: Euskaraldiaren lan talde ezberdinak dinamizatzea, ekimenera jende berria erakartzea, komunikazio lanak egitea eta Euskaraldiaren inguruan antolatzen diren ekintza ezberdinak gidatzea eta herriari begirako egitasmoak antolatzea.
Lan eskaintza
Eskaintzen duguna:
- Lau orduko lanaldia. (ordutegia aldakorra izan daiteke eta malgutasuna eskatzen du).
- Epea: 2020 urte osorako lana.
- Euskaraldia proiektuari bultzada emateko eta esperientzia aberasgarriak izateko aukera.
Aukeraketa prozedura
- Lan eskaintza deialdia: azaroaren 26a, asteartea.
- Aurkezteko azken eguna: abenduaren 8a, igandea.
- Aurkeztu beharrekoa:
- Curriculuma (arrasate@euskaraldia.eus)
- Elkarrizketak: abenduaren 9tik 13ra bitarte.
- Lanean hastea: urtarrilaren 2an (abenduan oraingo dinamizatzaileak informazio
hustuketa egingo dio aukeratutakoari).
Zalantzarik izanez gero, idatzi lasai arrasate@euskaraldia.eus helbidera edo deitu 943771228 telefonora.