Nagusien Kontseiluaren estreinuan, Kulturate goraino beteta

Xabi Gorostidi 2019ko aza. 26a, 18:39

Bi urteko sukalde lanaren ostean, gaur irten da plazara Arrasateko Nagusien Kontseilua. Kulturate adindun lagunez beteta zegoela, elkarteko partaideek kontseilua aurkeztu dute eta, ostean, Ander Rodriguezek menpekotasuna gaia hartu du hizpide.

Hauek dira elkartearen barruan dauden elkarteak:

  • Arrasaten jubilatuen lau elkarteak.
  • Goienagusi 
  • Caritas
  • Sasoibide
  • Duintasuna 
  • Iturbide egoitza 
  • Udaleko ongizate zerbitzua 

Kontseiluko idazkari Joxe  Urteagak argi azaldu zergatik sortu duten kontseilua: "Askotariko arazoak dituzten adindunei laguntza ematea da gure misio nagusia".

Ander Rodriguezek aipatu du, besteak beste, adin piramideek islatzen duten zahartzea ez dela soilik jaiotze tasa igotzearekin konpontzen. "Badirudi emakumeen uteroan dagoela arazoa, eta ez da horrela. Ezin da arreta  jaiotzetan bakarrik jarri, beste arlo gehiagotan jarri beharra dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak