Eratu berri den Nagusien Kontseiluak lehen hitzaldia antolatu du gaurko

Xabi Gorostidi 2019ko azaroaren 26a

Elkarte berria sustatu duten Bizipozeko kideak, eta Nagusien Kontseiluko partaideak, barikuan egindako biltzarrean. (Argazkia: Anabel Dominguez, Noticias de Gipuzkoa)

Adindunentzako intereseko ekintzak antolatzeko, indarrak batu eta elkarte berri sortu dute herriko hainbat eragilek. Arrasateko Nagusien Kontseilua izena jarri diote eta barne daude, besteak beste, erretiratuen elkarteak, Duintasuna, Sasoibide eta Goienagusi. Gaur, menpekotasunari buruzko hitzaldia egingo dute –18:30ean, Kulturaten– Ander Rodriguez legebiltzarkideak gidatuta. 

Duela bi urte Bizipoz elkarteak ekimen bat jarri zuen martxan Arrasaten adindun ekintzaileak aktibatzeko, eta bertatik sortu zen, adibidez, Sasoibide ekimena. Oraingo honetan ere, Bizipoz taldeak gidatuta sortu dute elkarte berria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak