32 urteko gizonezko bat atxilotu dute Erretiratuen egoitzan lapurreta egiteagatik

Itziar Larrañaga Sarasola 2019ko aza. 24a, 09:09

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, zapatu goizeko bostetan Arrasateko Erretiratuen egoitzako alarmak jo du eta segituan bertaratu dira udaltzainak eta ertzainak. Ertzaintzak gizonezkoa egoitzan aurkitu du ezkutaturik eta bertan atxilotu dute.

Ertzaintzak Erretiratuen egoitzara iritsi denean (ez dute zehaztu zein) hainbat kristal puskatuta zeudela atzeman du eta barruan edarien makina lapurretan egiteko indarrez behartuta zegoela ikusi dute. Egoitza miatzen jarraitu dute eta bainu gelan ezkutaturik aurkitu du 32 urteko gizonezkoa. Eskuetan zauri batzuk zituela ikusirik Arrasateko Ospitalera eraman dute lehenengo, eta ostean epailearen esku gelditu da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak