Ford Mugarri Arrasatek atera du arantza

Xabier Urtzelai 2019ko aza. 24a, 19:15

Joan den astean oñatiarren kontrako derbia azken minutuan galdu eta gero (26-25) Ford Mugarri Arrasatek garaipena behar zuen gaur. Hala, Iturripen jokatutako Escolapiosen kontrako lehia ere berdindua joan da, baina oraingoan zuri-moreek ondo jokatu dituzte azken minutu horiek, eta ligako zazpigarrena irabazi dute (29-26). Fagor Industrialek, berriz, 24-27 galdu du Gasteizen.

Ford Mugarri Arrasate laugarren postuan dago. Eta Arrasateko taldea merituz igo da sailkapeneko leku horretara, nahiz eta hortik gora dauden Basaurik, Corazonistasek eta Zarautzek, oraingoz, beste koska batean daudela erakutsi duten. Gaurkoa, Escolapiosen kontrakoa, irabazi beharreko norgehiagoka zen, joan den asteko partidua atzean uzteko aproposa zen hitzordua, baina lana gogotik egin behar izan dute helburua lortzeko. 

Pentsa, norgehiagoka amaitzeko bost minuturen faltan markagailuak 25-25 erakusten zuen, baina aipatu moduan, partiduaren amaierako minutuak ondo kudeatu eta hiru goleko aldearekin nagusitu dira arrasatearrak. 

Fagor Industrialek, berriz, etxetik kanpora izan du hitzordua, ligako talde indartsuenetako baten kantxan, Gasteizen. Eta, oñatiarrek 24-17 galdu dute norgehiagoka. Bederatzigarren postuan daude sailkapenean, hiru garaipen eta berdinketa batekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak