Besaide Mendizale Elkarteak bi ekintza antolatu ditu abendurako

Amaia Aranegi 2019ko aza. 22a, 16:34

Abenduko ekintzen artean, Lehen sorospenak mendian hitzaldia eta Arrasateri bira izango dira.

Abenduko ekintzak

  • Abenduak 1: Arrasateri bira. Irteera goizeko 8:00etan izango da Garibaitik eta ez dago izena aurrez eman beharrik.
  • Abenduak 14: 'Lehen sorospenak mendian' hitzaldia. 10:00etatik 13:00etara, Debagoieneko herritarrei zuzenduta doako hitzaldi interaktiboa egongo da Kulturaten, Jokin Zaitegi gelan. Hitzaldiaren helburua mendizaletazunaz gozatzeko, gure segurtasuna zaintzen ikastea da. Horretarako, ezbeharren bat gertatuz gero aholku batzuk emango dituzte eta botikin bat nola antolatu azalduko dute. Ezinbestekoa da izena ematea posta elektroniko bidez, telefonoz edo Besaideko lokalera bertaratuz bulegoko ordutegian.

Bazkideentzako oharra

Aurten ere kobraketa abisua eta batzar orokorreko gutuna etxera iritsi aurretik, kobraketak egingo ditu elkarteak. Lizentzien aseguruan aldaketak egon dira eta ondorioz, ezin izango dituzte gutunak garaiz etxera bialdu. Bazkideak azaroak 26tik aurrera bulegotik pasa daitezke edota email bidez aldaketak egin (ez dira aldaketak telefonotik egingo).

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak