Hona hemen komunikabideetara igorri duen mezua, bere osotasunean:
"Arrasatear batzuk asko kezkatzen gaituen gaia da apostuena. Izan ere, badakigu arazo honen eragina oso bortitza dela gazteengan eta baita langile auzoetan ere, bi kolektibo hauek jo puntuan egonik uneoro. Beraz, apostu-etxeen, joku aretoen, online bidezko apostuen… gaineko hausnarketa kolektiboa egiteaz gain, hauen aurka antolatzeko beharra ere sumatu dugu batzuk. Horretarako apostu etxeen aurkako herri plataforma eratu nahi dugu.
Hori dela eta, Azaroaren 30ean goizeko 10:00etan Arrasateko Gaztetxean batuko gara plataformaren I. Batzar Irekian. Gonbidatuta zaude zu ere!
Kapitalismo ilunena geldiarazteko, herritarrok bidea argitu dezagun!"
