'Salgai nago' abestiarekin aurkeztu du burua Assata talde berriak

Xabi Gorostidi 2019ko aza. 20a, 12:27

Anger taldea lozorroan sartu zen 2017an, eta bertako partaide batzuk –eta berri batzuk ere– Assata izeneko taldea sortu dute, erritmo dantzagarriagoen bila. Azaroan zazpi kantako Dantzatu, madarikatuok! diskoa grabatu dute Shot! estudio berrituan, eta zapalkuntza, egolatria edo espektakuluaren jendartea jo puntuan dituzten abestiak idatzi dituzte. 

Salgai nago aurkezpen abestian, kolaborazio ugari pilatu dituzte: Katya Martin, LA Furia, Olatz Ibarluzea ahotsetan, eta Itziarren Semeak taldeko partaideak haizezko instrumentuetan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak